2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZA
Juan Francés de Iribarren Musika Eskolaren 2024rako lan publikoaren eskaintza
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 25ean egin bilkuran, xedapen zatian honako hau ezartzen duen erabakia hartu zuen:
Lehena.–Onestea Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolaren 2024rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hau barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea), eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Legearen 20. artikuluak ordezte-tasari buruz ezarritakoa:
Lan-araubidekoa. Lanpostu kopurua: 1
–Lanpostua: eskolazaina, Juan Francés de Iribarren Musika Eskolaren Patronatuko plantilla organikoko 17. zenbakia. Maila: D. Lanaldia: %55, Nafarroako administrazio publikoetako langileek duten urteko lanaldiari dagokionez. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.
Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Zangozan, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2417505