260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Lan publikoaren eskaintza 2024rako, Udalaren San Vicente de Paul Zahar Etxearena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 25ean egin bilkuran, xedapen zatian honako hau ezartzen duen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa. Lehena.–Onestea Zangozako Udalaren Zahar Etxearen 2024rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea) eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Legearen 20. artikuluak ordezte-tasari buruz ezarritakoa:

Lan-araubidekoa. Lanpostu kopurua: 10.

–Lanpostuak: plantilla organikoko 23 eta 25, zaintzailea, %87,6ko eta %85,90eko jardunaldiekin. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ordezte-tasa, 31/2022 Legearen 20. artikulua. Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.

–Lanpostuak: plantilla organikoko 3, 18, 24 eta 28, zaintzailea, %85,90eko, %94,30eko, %87,60ko eta %84,20ko jardunaldiekin. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. 31/2022 Legearen 20. artikuluko berariazko ordezte-tasa gehigarria. Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.

–Lanpostuak: plantilla organikoko 13, 17, 20 eta 22, garbitzailea, %100eko jardunaldiekin. E maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. 31/2022 Legearen 20. artikuluko berariazko ordezte-tasa gehigarria. Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Zangozan, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2417503