260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

2024rako lan publikoaren eskaintza

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 25ean egin bilkuran, xedapen zatian honako hau ezartzen duen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Onestea Zangozako Udalaren 2024rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea), eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Legearen 20. artikuluak ordezte-tasari buruz ezarritakoa:

Lan-araubidekoa. Lanpostu kopurua: 2.

–Lanpostua: 40.6. Obra-lantaldeko zerbitzu anitzetako enplegatua, plantilla organikokoa. C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. 31/2022 Legearen 20.4 artikuluko berariazko ordezte-tasa gehigarria. Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.

–Lanpostua: 40.5. Obra-lantaldeko zerbitzu anitzetako enplegatua, plantilla organikokoa. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. 31/2022 Legearen 20.4 artikuluko berariazko ordezte-tasa gehigarria. Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.

Bigarrena. -Enplegu publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Zangozan, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2417501