2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Akats zuzenketa, administrari laguntzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 15eko erabakiaren bidez onetsi zituen Cintruénigoko Udalean administrari laguntzailearen lanpostu bat betetzeko deialdiaren oinarriak. Lanpostu hori hautaprobak eginez, lehiaketa-oposizio bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidearen arabera beteko da. 2024ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12koan, argitaratu zen.
6.3 oinarriaren bigarren paragrafoan akats bat dagoela ikusirik, Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko abenduaren 16ko erabaki baten bidez honako akatsa zuzendu da:
Honela dioen tokian:
"Ariketak 2024ko martxotik aurrera eginen dira".
Honela behar du:
"Ariketak 2025eko martxotik aurrera eginen dira".
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.
Cintruenigon, 2024ko abenduaren 12an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2418331