1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
236/2024 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 71/2014 Ebazpenaren bidez baimendutako gastuari 115.521,79 euro gehitzea, deialdi horretarako guztira baimendutako gastua 529.670,12 eurokoa izan dadin. Gastua ordainduko da 2024ko gastuen aurrekontuko "SEM C4. Linea elektrikoak" izeneko 740003 74300 7701 261700 partidaren 2025eko aurrekontuaren partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu egoki eta nahikorik badago. DDBN identifikazioa: 769412.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 71/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen linea elektrikoen titularrei dirulaguntzak emateko bigarren deialdia, 2024ko eta 2025eko ekitaldietan linea batzuk zuzen ditzaten, bat etorrita abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin, eta Europar Batasunak finantzaturiko Next Generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Ebazpen horretan, ebazpen-zatiaren laugarren puntuan, honako hau adierazten zen:
4. 414.148,33 euroko gastua baimentzea 2024ko gastuen aurrekontuko "SEM C4. Linea elektrikoak" izeneko 740003 74300 7701 261700 partidaren 2025eko aurrekontuko partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu egoki eta nahikorik badago.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, gastu hori areagotu eginen da, emandako dirulaguntzaren zenbateko txikiagoan, obligazioak likidatu izanaren ondorioz eskuragarri geratzen bada deialdi honetan: Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 128/2022 Ebazpen bidez onetsitako linea elektrikoen titularrei dirulaguntzak emateko deialdia, 2022ko, 2023ko eta 2024ko ekitaldietan linea batzuk zuzen ditzaten, bat etorrita abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin, eta Europar Batasunak finantzaturiko Next Generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Aipatutako Dirulaguntzei buruzko Legearen artikulu horretan adierazten denez, zenbateko gehigarria eraginkor izanen da baldin eta kreditu gehigarria baimentzen bada aurrez aipatutako inguruabarraren ondorioz. Kreditu gehigarria laguntzak emateko deialdia ebatzi aurretik onetsi eta argitaratu beharko da. Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez du berekin ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.
Zuzendari nagusiaren azaroaren 15eko 201/2024 Ebazpenaren bidez, bigarren ordainketa ebatzi zen linea elektrikoen titularrei dirulaguntzak emateko deialdian, 2024ko eta 2025eko ekitaldietan linea batzuk zuzen ditzaten, bat etorrita abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin, eta Europar Batasunak finantzaturiko Next Generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Ebazpen horretan, ebazpen-zatiaren bigarren puntuan, honako hau adierazten zen:
Ebazpen bidez emandako 115.521,79 euroko zenbatekoa askatzea, ez baita justifikatu.
Aurreko guztia kontuan hartuta, baimena ematen da hasieran baimendutako 414.148,33 euroko gastua handitzeko, aurreko deialdiko bigarren ordainketatik askatutako 115.521,79 euroak gehituta. Hortaz, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 71/2024 Ebazpenaren bidez baimendutako deialdirako gastu baimendua 529.670,12 eurokoa da, 2024ko gastuen aurrekontuko "SEM C4. Linea elektrikoak" izeneko 740003 74300 7701 261700 partidaren 2025eko aurrekontuko partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu egoki eta nahikorik badago.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Baimentzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 71/2014 Ebazpenaren bidez baimendutako gastuari 115.521,79 euro gehitzea, deialdi horretarako guztira baimendutako gastua 529.670,12 eurokoa izan dadin. Gastua ordainduko da 2024ko gastuen aurrekontuko "SEM C4. Linea elektrikoak" izeneko 740003 74300 7701 261700 partidaren 2025eko aurrekontuaren partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu egoki eta nahikorik badago.
Proiektu hori PEP E-21/000456-01 elementuan kontabilizatuko da.
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzura, Kontu-hartzailetza delegatura, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Koordinazioaren Atalera eta GAN-NIKeko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren Funtsak Koordinatzeko Unitatera.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2024ko abenduaren 16an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2418328