26. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERUIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko Batzar Orokorrak, 2024ko urtarrilaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024. urterako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ziraukin, 2024ko urtarrilaren 16an.–Batasuneko buruordea, Iván Cuellar Urdiáin.

Iragarkiaren kodea: L2400922