2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko maiatzaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen 2023ko plantilla organikoa, beherago ageri denez; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan ikusgai egon zen, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter zezaten eta egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez zitzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari dagokionez xedatzen duenarekin.
Hasierako onespenaren iragarkia 2023ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 17an.
Aguilar Kodesen, 2024ko urtarrilaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Ernesto Apiñaniz Remírez.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
LANPOSTUAREN IZENA | KOPURUA | MAILA | OSAGARRIAK | SARBIDEA | ADMINISTRAZIOEGOERA |
Idazkaria | 1 | A | %29,72, lanpostukoa %9, lanaldiaren luzapenekoa | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
Lan-kontratuduna.
LANPOSTUAREN IZENA | KOPURUA | MAILA | OSAGARRIAK | SARBIDEA | ADMINISTRAZIOEGOERA |
Administrari-ofiziala | 1 | C | %18,36, lanpostukoa %9, lanaldiaren luzapenekoa | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
Administrari laguntzailea | 1 | D | %17,99, lanpostukoa %9, lanaldiaren luzapenekoa | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
Administrari laguntzailea | 1 | D | %17,99, lanpostukoa %9, lanaldiaren luzapenekoa | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
Langileen zerrenda
DEITURAK ETA IZENA | MAILA | GRADUA | ANTZINATASUNA | OSAGARRIA | KONTRATU MOTA | KARGUA |
Senosiain Murguialday, Ainhoa | A | | 2020-01-02 | %38,72 | Administrazio-kontratuduna | Idazkaria |
Sanz Morrás, M.ª Puy | C | | 2002-04-01 | %27,36 | Administrazio-kontratuduna | Administrari-ofiziala |
Mendiri García, M.ª Rosa | D | | 2001-11-19 | %26,99 | Administrazio-kontratuduna | Administrari laguntzailea |
Sainz Leza, Ana M.ª | D | | 2001-11-19 | %26,99 | Administrazio-kontratuduna | Administrari laguntzailea |
Iragarkiaren kodea: L2400895