2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Mankomunitate honetako Batzarrak, 2023ko abenduaren 12an egindako bileran, 2024ko aurrekontua eta exekuzio oinarriak onetsi zituen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako espedientea, Etxalarko Herriko Etxean dagoen Mankomunitateko idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespen hau behin betikoa bihurtuko da.
Etxalarren, 2024ko urtarrilaren 16an.–Lehendakaria, Patxi Castillo Graciarena.
Iragarkiaren kodea: L2400864