2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2024ko urtarrilaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2024ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arauzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat hartuko da.
Leitzan, 2024ko urtarrilaren 18an.–Lehendakaria, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2400960