26. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI DEIERRIKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Hiriberri Deierriko Kontzejuak, 2024ko urtarrilaren 20an, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Hiriberri Deierrin, 2024ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Begoña Cañada Zorrilla.

Iragarkiaren kodea: L2401205