2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TIRAPU
Udalbatzako kideen ordainsariak
Tirapuko Udalak, 2024ko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Karguan jarduteko dedikazioa dela-eta ordainsaririk ez finkatzea.
2. Kide anitzeko organoetarako bilkura-saria ezartzea udalkideentzat. Honela kalkulatuko dira zenbatekoak: Tirapuko aurrekontu orokorrean zenbateko bat ezarriko da horretarako onetsitako aurrekontu-aplikazioan, eta zenbateko hori banatu eginen da udalkideen artean, proportzioan, kontuan izanik ekitaldian udalkide bakoitza zenbatetan bertaratu den kide anitzeko organoetara.
3. Iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taulan eta udalaren egoitza elektronikoan, bete dadin Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntua.
Hori guztia aditzera ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, eta denek jakin dezaten, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluarekin.
Tirapun, 2024ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Sara Alcalde Resano.
Iragarkiaren kodea: L2400871