26. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Ordenantza fiskalen aldaketa 2024rako. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2023ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Agiriak eman eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantzan eta Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan.

2023ko abenduaren 12an bukatu zen jendaurreko epea, inork aurkeztu gabe haren kontrako erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, eta, beraz, egun horretan behin betiko onetsitzat jotzen da, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Udalbatzaren erabakiari.

Hona hemen egindako aldaketen testu osoa:

2024KO EKITALDIRAKO ALDAKETEN ERANSKINA

C) "ORDENANTZA, BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA"

Zenbatekoen eranskina, Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzari dagokiona

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1

Mahaiak, aulkiak, beladoreak
m² edo zatiki bakoitza:

Urtean

4,5

I.2

Beste aprobetxamendu batzuk:
m² edo zatiki bakoitza:

Egunean:

0,45

Hilabetean

Urtean

I.3

Merkatu txikia
m² edo zatiki bakoitza:

I.2 atalean bezala, gehi %100

0,68

Gutxieneko eskubideak: aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak jarraian aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, gutxieneko zenbateko horiek ordaindu beharko dira

4,00

I.4.

Aldamioak eta hesiak

I.2 atalean adierazi diren tarifen %50

0,230

Gutxieneko eskubideak: aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak jarraian aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, gutxieneko zenbateko horiek ordaindu beharko dira

20,00

Epigrafe osorako oharrak:

A) Okupazioak gauzatzen badira behar den elkargo ofizialak ikus-onetsitako proiektuaren arabera baimendu diren obrak egitean, beraiei dagozkien tasak %50 murriztuko dira.

B) Zoru publikoaren okupazioak, gainera, ibilgailuen trafikoaren itxiera edo mozketa berarekin badakar, tasa 28 euro gehiago garestituko da egunean.

D) "AGIRIAK EMAN ETA IZAPIDETZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA"

Tarifen eranskina

1.–Agiriak eta eskabideak.

a) Alderdi batek eskaturik ematen den agiri bakoitza, Sesmako Udaletxean artxibaturiko dokumentaziotik lortu bada, konpultsa edo ziurtagiririk behar izan gabe,

DIN A4

Kolorerik gabe

(eurotan)

DIN A4

Kolorean

(eurotan)

DIN A3

Kolorerik gabe

(eurotan)

DIN A3

Kolorean

(eurotan)

a) Gehienez 10 fotokopia, bakoitza:

0,22

0,40

0,26

0,52

11tik 20ra bitarte, bakoitza:

0,20

0,35

0,235

0,46

21etik 30era bitarte, bakoitza:

0,18

0,31

0,205

0,40

31tik 40ra bitarte, bakoitza:

0,15

0,27

0,175

0,36

41etik 50era bitarte, bakoitza:

0,15

0,23

0,155

0,315

51tik 60ra bitarte, bakoitza:

0,10

0,19

0,135

0,275

60tik aitzina

0,09

0,145

0,115

0,235

Hiru urte baino zaharragoko dokumentazioa baldin bada, haren data zehatza adierazi ezean, antzinatasun urte bakoitzeko: 0,15 euro.

b) Eskabideak, eskaerak, idatziak eta partikularrentzat egindako bertzelako lan burokratikoak: 3,00 euro.

c) Aldaketak katastroan: 8,80 euro.

d) Hirigintzako zedulak tramitatzea: %20ko errekargua, Udalari tarifatutako kostuaren gainean.

e) Lurzatien gaineko zedulak eskuratzea: 2.65.

f) Partikularren interesetan Alkatetzak edo fede emaile publiko batek baimendu edo berrikusi beharreko edozein agiri: 3,80 euro.

g) Faxa bidaltzea: 1,30 euro.

Sesman, 2023ko abenduaren 12an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2317817