26. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

2024ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Orontzeko Udalak, 2024ko urtarrilaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.

Aipatu espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek azter dezakete eta alegazioak aurkez ditzakete.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Orontzen, 2024ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Amaia Andueza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L2400868