2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Murchanteko Udalak, 2024ko urtarrilaren 19an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2024ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Murchanten, 2024ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2401195