2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Metautengo Udaleko alkate udalburuak, 2024ko urtarrilaren 9an emandako 03/2024 Ebazpenaren bitartez, bere eskumenak eskuordetu dizkio lehen alkateorde Cristina Zudaire Landari, kanpoan egonen baita 2024ko urtarrilaren 12tik 22ra bitarte, biak barne; hori guztia, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz (2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa).
Hala, argitara ematen da, aipatutako araudiarekin bat.
Metautenen, 2024ko urtarrilaren 11n.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2400547