26. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 2024-0006 Ebazpena, urtarrilaren 18koa.

Ikusirik udalerritik kanpo egonen naizela 2024ko urtarrilaren 19an.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, adibidez– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak betetzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez badizkio eskuordetzen Alkatetzaren ebazpen baten bidez; ebazpen horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da.

EBAZTEN DUT:

1. Alberto Bermejo López lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak, 2024ko urtarrilaren 19ko 8:00etatik 24:00etara; epe horretan bere gain izanen ditu.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Legardan, 2024ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2401184