2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Elizagorriko Udalak, 2024ko abenduaren 13an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa. Erabakia argitaratu zen 2023ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2024ko plantilla organikoa.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
2024KO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko Udalen Batasuna. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanpostuko osagarria: %23,72.
Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %3,21.
Lanpostua: administrari laguntzailea, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko Udalen Batasuna. Lanaldi osoa. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %12.
Administrazio-kontratudun langileen eta aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda
Administrazio-araubidea.
Deiturak eta izena: Úriz López, Irene. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratua. Maila: A. Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2021eko maiatzaren 3a.
Lan-araubidekoa.
Deiturak eta izena: Baquedano Díaz, Soraya. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: E. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (lanaldi partziala). Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2015eko urriaren 1a.
Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Lanpostua: administrari laguntzailea. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 6a.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber, ohartarazten da plantilla honen behin betiko onespenaren aurka para daitekeela:
a) Zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluarekin (lege horren bidez arautzen da administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).
b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Elizagorrian, 2024ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Máximo López Caro.
Iragarkiaren kodea: L2400875