2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Lakuntzako Udalak, 2024ko urtarrilaren 18ko osoko bilkuran, 2024. urteko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.
Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako 2024ko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Lakuntzan, 2024ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L2401178