26. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRIBASKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Iribasko Kontzejuak (Larraun), 2024ko urtarrilaren 16an egin bilkuran, onetsi zuen 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Iribasen (Larraun), 2024ko urtarrilaren 17an.–Kontzejuko burua, Camino Garralda Garín.

Iragarkiaren kodea: L2400898