26. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan xedatua, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz ezarritakoarekin bat, Udaleko Osoko Bilkurak aho batez ezarri ditu Udaleko hautetsiei ordaintzeko irizpideak:

Lehena.–Ezartzea alkateak alkate kargua izanen duela dedikazio partzialeko araubidean, lanaldi erdiz arituko baita, eta, kargu horretan aritzeagatik jasotzea espedienteko proposamenean ezarritako ordainsaria, hau da, 24.826,34 euro urtean. Alta emanen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, eta Udalak bere gain hartuko ditu aipatu ordainsariari dagozkion enpresa-kuotak.

Bigarrena.–Onestea zinegotziek osoko bilkuretara bertaratzeagatik jaso beharreko ordainsariak; 200 euroko zenbatekoa ezarri da saio bakoitzeko.

Hirugarrena.–Onestea diru zuzkidura EH Bildu talde politikoarentzat; 6.150 euro urtean.

Laugarrena.–Udalkideek honako kalte-ordain hauek izanen dituzte, beren egitekoetan aritzean izandako gastuengatik:

a) Joan-etorriengatik, Nafarroako Gobernuko Foru Administrazioko funtzionarioentzat ezarritako zenbatekoa.

b) Gainerako gastuetan, benetan ordaindutako zenbatekoak emanen dira, gastu horiek agirien bidez frogatu ondoren.

Bosgarrena.–Erabaki hau aplikatzea 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Seigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxaurin, 2024ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2400955