26. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2024ko urtarrilaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udalaren 2024. urteko plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beintza-Labaienen, 2024ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2401157