26. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Ezkontza zibilak egiteko tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2023ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskala, Ezkontza zibilak egiteko tasa arautzen duena.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraituz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oibarren, 2023ko abenduaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L2400245