2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 43. lurzatian, "Eskola Zaharrak" izeneko eraikinean. Hasierako onespena
Otsagabiko Udalak, 2024ko urriaren 31ko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat 1. poligonoko 34. lurzatian, "Eskola Zaharrak" izeneko eraikinean (Urrutia auzoa 18-A), Otsagabiko Udalak sustatuta.
Haren xedea da aldatzea indarrean dauden antolaketa-planoak eta baimendutako hirigintza erabilerak, errentako etxebizitzen eskaintza hobetzeko eta lehendik dagoen eraikinaren eraberritzea planteatu ahal izateko, bizitegi-erabilerako aukera emanez.
Iragarkia 2024ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 5ean, baita iragarki-taulan eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta jarraian eransten da hirigintzako araudia; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin.
Otsagabian, 2024ko azaroaren 11n.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizcoz.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2417084