258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2025erako karga-tasak, indizeak eta koefizienteak. Behin betiko onespena

Etxalarko Udalak, 2024ko irailaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025etik aitzina indarra izango duten karga-tasak, indizeak eta koefizienteak. Iragarkia 2024ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 22an.

Lehena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, ondoko karga-tasak, indizeak eta koefizienteak onetsi dira 2025erako.

1.1. Lurraren kontribuzioa: karga-tasa: %0,25.

1.2. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: karga-tasa %3,5.

1.3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: gutxieneko udal indizea: 1,10.

1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntza:

–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

–Karga-tasa: %15.

Bigarrena.–Zerga-tasa hauek 2025eko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta ondorio juridiko osoak izango dituzte.

Nafarroako Toki administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (Foru Lege hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez aldatu zen), eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu xedapen orokorra behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen aurka, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

–Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Etxalarren, 2024ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2417890