258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Ordenantza, trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituena. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2024ko azaroaren 21ean eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxalarren trafikoa eta zirkulazioa arautzeko udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxalarren, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2417408