258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia Eultza sektoreko UE-2 unitateko E1 lurzatian. Hasierako onespena, isiltasun positiboaren bidez

Barañaingo Udal Erregistroan behar ziren agiri guztiak aurkeztu ziren, Eultza sektoreko UE-2 unitateko E1 lurzatian (Eultza jaurerria) egin beharreko hiri-jarduketarako plan bereziari buruzkoak, eta bi hilabete igaro dira ordutik, epe hori ezartzen baita uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Hortaz, aipatu plan berezia hasiera batez onetsi da, isiltasun positiboaren bidez, eta iragarki honen bidez betetzen dira sustatzaileek hura argitaratzeko eta jakinarazteko dituzten betebeharrak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Iruñean, 2024ko abenduaren 2an.–Sustatzailea, Ángel Murillo Gimilio, Abaigar Promoción y Construcción SLU.

Iragarkiaren kodea: L2417630