2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 1153. lurzatian. Behin betiko onespena
Arbizuko Udalak, 2024ko azaroaren 20an egin ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Behin betiko onestea Arbizu eremuko hiri-jarduketako plan berezi bat, Arbizuko 1. poligonoko 1153. lurzatian (Akerruntza kalea 36). Goikoetxegintza SL da sustatzailea.
Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 12an, eta ez da alegaziorik jaso.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.
3.–Erabaki hau igortzea Lurralde eta Paisaia Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentua), aintzat hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa.
4.–Erabaki honen berri sustatzaileari jakinaraztea.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa.
Arbizun, 2024ko azaroaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2417103