258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Burutzaren 2023ko urtarrilaren 19ko 2023-0008 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdia oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostu bat (E maila), funtzionarioen araubidekoa, Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Atalean jarduteko (2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa).

Mairagako Mankomunitateko buruak, 2024ko urriaren 22ko 2024/0104 Ebazpenaren bidez, onetsi zuen Miguel Ángel Berrueta Vicenteren aldeko izendapen proposamena, hura izan baitzen deialdian puntuaziorik handiena eskuratu zuen izangaia. Ebazpen hori 2024ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 8an.

Hautaketa-prozesua amaituta, eta proposatutako izangaiak deialdiaren 7.2 oinarrian adierazitako agiriak aurkeztu dituela eta, Mairagako Mankomunitateko buruak, 2024ko azaroaren 27ko 2024/0114 Ebazpenaren bidez, funtzionario izendatu du Miguel Ángel Berrueta Vicente, E mailako zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostuan jardun dezan Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Atalean.

Deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraituz, izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapen hau jakinarazten zaionetik kontatzen hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Mairagako Mankomunitateko funtzionario izateko.

Tafallan, 2024ko abenduaren 5ean–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2417744