258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

26/2024 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren menpeko zerbitzuetako titularren aldi baterako ordezkoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak hierarkikoki zer organoren menpe dauden, hari egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.

Artikulu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da nahitaezkoa izanen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasu zehatzetan.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren menpeko zerbitzu hauetako titularrak elkarren ordezkoak izanen dira, aldi baterako, horietako karguren bat hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, inolako lehentasun-hurrenkerarik ezartzen ez dela:

–Haur Eskolen Zerbitzuko titularra.

–Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko titularra.

–Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko titularra.

–Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko titularra.

–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko titularra.

–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko titularra.

–Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuko titularra.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Idazkaritza Tekniko Nagusia, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusia, Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendaritza, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaritza, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaritza, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaritza, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaritza, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaritza eta Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendaritza.

Iruñean, 2024ko azaroaren 25ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusi Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2417195