258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Lehendakaritza honek, 2024ko abenduaren 4ko 30. Ebazpenaren bidez, erabaki du Roberto Lainez Sánchez (***9565** NAN zenbakiduna) eta Odei Gogorzena Bidondo (***1231** NAN zenbakiduna) izangaiak izendatzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostuetan aritzeko, haiek baitira puntuaziorik handienak lortu dituztenak. Lanpostuak D mailakoak dira, eta plantilla organikoan COD 012 eta COD 009 kodearekin identifikatua daude, hurrenez hurren. Hori guztia, bat etorriz honako hauekin: zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu betetzeko deialdiko epaimahaiak egindako proposamena (deialdia 2024ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an), eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa.

Izangai izendatuek izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko dute lanpostuen jabetza; izendapenek egun horretatik aitzina izanen dituzte ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Elon, 2024ko abenduaren 5ean.–Lehendakaria, María Idoya Asiáin Abínzano.

Iragarkiaren kodea: L2417720