2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Familia-langilea eta gizarte-hezitzailea izendatzea
9/2024 Ebazpena, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buru Nekane Nuño Iturrik 2024ko abenduaren 5ean emana, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko izendapenak egiteko dena, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Amaiturik lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari dagokion prozesua (deialdia Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren 7/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2024ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 26an, eman zen argitara), eta bat etorriz kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin.
Honako hau ebazten da Alkatetzak 2024ko abenduaren 5ean emandako ebazpen baten bitartez:
Lehena.–Yolanda Torrea Urbeltz eta Amaia Ubau Galarza Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finko izendatzea, hurrenez hurren bete ditzaten familia-langilearen eta gizarte-hezitzailearen lanpostuak. Lanpostuok sartuta daude Alkatetzak 2024ko irailaren 2an emandako ebazpen baten bitartez onetsitako deialdian, zeina argitaratu baitzen 2024ko irailaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Bigarrena.–Honako honi adjudikatzea familia-langilearen lanpostu hutsa, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzukoa, D mailakoa, lan-kontratudun finkoaren araubidean, lanaldi osoan:
–Familia-langilea (1 zenbakia): Yolanda Torrea Urbeltz.
Bigarrena.–Honako honi adjudikatzea gizarte-hezitzailearen lanpostu hutsa, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzukoa, C mailakoa, lan-kontratudun finkoaren araubidean, %70eko lanaldian:
–Gizarte-hezitzailea (1 zenbakia): Amaia Ubau Galarza.
Izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 10ean jabetu beharko dute lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/201 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki-erakundeko lan-kontratudun langile finko izateko.
Bosgarrena.–Ebazpen hau toki-erakundeko langileria alorrera igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, bai eta interesdunei jakinaraztea ere; orobat, ohartaraztea ezen ebazpen honen aurka, zeinak administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita (Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c) eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).
Auritzen, 2024ko abenduaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Nekane Nuño Iturri.–Idazkaria, Saioa Biurrarena Zugarramudi.
Iragarkiaren kodea: L2417947