258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gizarte-langilearen izendapena

Mankomunitateko buruaren azaroaren 17ko 018/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an), deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Ikusi da kalifikazio-epaimahaiaren proposamena lanpostu hutsak betetzeko, eta Mankomunitateko buruaren apirilaren 3ko 005/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi da honako hauek kontratatzea langile lan-kontratudun finko gisa: María Esther Aramendía Zabala (7 zenbakiko plaza) eta María Luisa Martínez Gurrea (8 zenbakiko plaza). Mankomunitatearen zerbitzura arituko dira, gizarte-langilearen lanpostuan.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

San Adrianen, 2024ko abenduaren 4an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2417651