258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Izendapen-proposamena, gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak Nekane Bárbara Induráinen aldeko izendapen-proposamena egin du, hura baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 9,2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2024ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27an.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

San Adrianen, 2024ko azaroaren 28an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2417489