258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Familia-langilearen eta administrari laguntzailearen izendapena

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko azaroaren 23an, erabaki zuen deialdi bat onestea, bete zitezen lanpostu huts batzuk, merezimendu-lehiaketaren bidez (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari. Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenei,

Mankomunitateko buruaren abenduaren 4ko 71/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Honako hauen aldeko izendapena egitea Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko familia-langile izateko:

IZANGAIA

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

MIREN KARMELE ZIA ZABALETA

1.3

D

Funtzionarioa

Osoa

MARÍA HUALDE IGLESIAS

1.4

D

Funtzionarioa

Osoa

MARÍA LARRAZA HERNÁNDEZ

1.8

D

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Mankomunitateko buruaren abenduaren 10eko 75/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Itsaso Larrea Bengoetxea langile lan-kontratudun finko izendatzea Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko, administrari laguntzailearen lanpostuan, eta honako lanpostu huts hau esleitzea: 1.2 lanpostua. Lanpostuak ezaugarri hauek ditu: D maila; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; hizkuntzak: euskara nahitaezkoa (C1); lanaldia: osoa.

Aditzera ematen da ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Altsasun, 2024ko abenduaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Juan José Goicoechea San Román.

Iragarkiaren kodea: L2417941