2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MENDAZA, MIRAFUENTES ETA NAZARKO UDALEN BATASUNA
Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Amaitu da hautaketa-prozesua, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrari laguntzailearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidean eta lanaldi osoan, Mendaza, Mirafuentes eta Nazarko Udalen Batasunaren zerbitzura; deialdia 2024ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26an. Izendapen-proposamena ikusita, eskatutako agiriak aurkeztu eta gero, eta bete beharrez xedatuta dagoena 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), honako hau erabakitzen da Batasuneko buruaren abenduaren 10eko 04/2024 Ebazpenaren bidez,
ERABAKITZEN DA:
1.–Benita García Caballero izendatzea Mendaza, Mirafuentes eta Nazarko Udalen Batasuneko funtzionario, eta hari esleitzea plantilla organikoan hutsik dagoen lanpostua.
2.–Izendatuak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita.
3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Berbintzanako Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Berbintzanako Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.
Mendazan, 2024ko abenduaren 11n.–Mendaza, Mirafuentes eta Nazarko Udalen Batasuneko burua, Javier Senosiáin Paternáin.
Iragarkiaren kodea: L2417980