258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, Administrazio Orokorreko teknikaria izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta txanda irekian. izendapen-proposamena eta zerrenda eratzea

Administrazio Orokorreko teknikaria izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta txanda irekian betetzeko eta Administrazio Orokorreko teknikariaren lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda egiteko prozesuko epaimahaiak akordio hau hartu du:

1.–Iruñerriko Mankomunitateko Administrazio Orokorreko teknikaria izateko lanposturako funtzionario gisa Raquel Ripa Azanza andrea izendatzea proposatzea.

2.–Administrazio Orokorreko teknikariaren lanpostuan aldi baterako aritzeko kontratatzeko, plazarik gabe gelditu diren izangai onartuen zerrenda bat egitea proposatzea, Ana Oroz Yoldi andreak osatuta.

3.–Proposamen hauek Mankomunitateko lehendakariari aurkeztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Deialdiko 8.1 oinarrian xedatuta dagoenaren arabera eta proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturalen barnean, izendapenerako proposatutako pertsonak deialdian exijitzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu.

Iruñean, 2024ko abenduaren 11n.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2417959