2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALTSASUKO AITA BARANDIARAN ZAHAR ETXEAREN PATRONATUA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zaintzaileen izendapenak
Patronatuko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 21ean, erabaki zuen deialdi bat onestea, bete zitezen lanpostu huts batzuk, merezimendu-lehiaketaren bidez (243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari. Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenei.
Patronatuko buruaren 2024ko urriaren 3ko ebazpen baten bidez, honako hau ebazten da:
Deklaratzea bete gabe gelditu dela erizain izateko lanpostua (lanpostua: 1.2), hura merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian.
Patronatuko buruaren azaroaren 26ko 131/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Deklaratzea bete gabe gelditu dela mantentze-lanetako lanpostua (lanpostua: 1.3), hura merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian.
Patronatuko buruaren abenduaren 4ko 134/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Langile lan-kontratudun finko izendatzea, Aita Barandiaran Zahar Etxearen Patronatuaren zerbitzuan zaintzaile lanpostuan aritzeko, ondotik zehazten direnak, eta deitutako gainerako lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzea:
IZANGAIA | LANPOSTUAREN ZENBAKIA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | HIZKUNTZAK |
MARÍA ELENA LIZARRAGA LÁZCOZ | 1.8 | Zaintzailea | Lan-kontratudun finkoa | Osoa | B1 euskara maila |
MARÍA HUALDE IGLESIAS | 1.19 | Zaintzailea | Lan-kontratudun finkoa | Osoa | B1 euskara maila |
ANA MARÍA RUIZ DE EGINO ZABALETA | 1.4 | Zaintzailea | Lan-kontratudun finkoa | Osoa | B1 euskara maila |
MIRARI MARCOS MUGARZA | 1.20 | Zaintzailea | Lan-kontratudun finkoa | Osoa | B1 euskara maila |
MARÍA TERESA ALTZELAI IRIARTE | 1.5 | Zaintzailea | Lan-kontratudun finkoa | Osoa | B1 euskara maila |
AINTZIRA GOIKOETXEA ALDASORO | 1.15 | Zaintzailea | Lan-kontratudun finkoa | Osoa | B1 euskara maila |
OIHANE PEREIRA PINHO | 1.16 | Zaintzailea | Lan-kontratudun finkoa | Osoa | B1 euskara maila |
LUCÍA NAVARRO AZPÍROZ | 1.10 | Zaintzailea | Lan-kontratudun finkoa | Osoa | B1 euskara maila |
ANE INSAUSTI GÓMEZ | 1.14 | Zaintzailea | Lan-kontratudun finkoa | Osoa | B1 euskara maila |
Aditzera ematen da ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Altsasun, 2024ko abenduaren 4an.–Patronatuko burua, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2417697