2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, Musika Eskolako Patronatuan lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Perkusio-irakaslearen, administrari-ofizialaren eta atezainaren kontratazioa lan-kontratudun finkoen araubidean
Hautaketa prozesua amaiturik eta argitara emanik behin betiko zer puntuazio lortu duten lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian parte hartu dutenek, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan), kalifikazio-epaimahaiak honako hauek kontratatzeko proposamena igorri zion patronatuko burutzari: Rafael Santos Fernández Andrés (perkusio-irakaslea) eta María Carmen Lezaun Esnaola (administrari-ofiziala eta atezaina), haiek baitira puntuaziorik altuena lortu duten izangaiak.
Musika Eskolako Patronatuko buruaren 2024ko azaroaren 28ko 13/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:
Rafael Santos Fernández Andrés kontratatzea lan-kontratudun finkoen araubidean, perkusio-irakasle lanpostua bete dezan Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuaren zerbitzuan.
Musika Eskolako Patronatuko buruaren 2024ko azaroaren 28ko 14/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:
María Carmen Lezaun Esnaola kontratatzea lan-kontratudun finkoen araubidean, administrari-ofizialaren eta atezainaren lanpostua bete dezan Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuaren zerbitzuan.
Ezartzea 2024ko abenduaren 18an jabetu behar dutela lanpostuaz. Deialdiaren 11.5 oinarriarekin bat, ez badira lanpostuaz jabetzen ezarritako egunean, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte toki-erakunde honetako langile lan-kontratudun finko izateko.
Ebazpen horien aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Zizur Nagusian, 2024ko azaroaren 28an.–Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuko burua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2417624