1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
10/2024 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren mendeko zerbitzuetako titularren aldi baterako ordezkoak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak hierarkikoki zer organoren menpe dauden, hari egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.
Artikulu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da nahitaezkoa izanen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasu zehatzetan.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren menpeko zerbitzu hauetako titularrak elkarren ordezkoak izanen dira, aldi baterako, haietako karguren bat hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, inolako lehentasun-hurrenkerarik ezartzen ez dela:
–Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko titularra.
–Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko titularra.
–Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko titularra.
2. Aurrekoaz gain, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako titularrak aldi baterako ordezten ahalko dituzte beren zerbitzuen mendeko ataletako titularrek.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuari eta Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko azaroaren 27an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2417301