2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Obretako langilea izendatzea
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak 1898 Ebazpena eman zuen 2024ko azaroaren 27an. Hona hemen:
Bukatu da Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean onetsi zuen deialdi honen hautapen-prozesua: deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdia, abenduaren 12an). Hala, kalifikazio-epaimahaiak Óscar Catalán Infantes izendatzeko proposamena egin zuen, obretako langilearen lanpostuan aritzeko, hura baita puntuaziorik handiena eskuratu zuen izangaia.
Izendatu ahal izateko, deialdiaren oinarriek eskatzen zituen agiriak aurkeztu dira dagoeneko, eta dagokien espedientean jaso dira.
Baliatuz Alkatetzaren uztailaren 5eko 753/2023 Ebazpenak langileen arloan ematen dizkidan eskumenak, eta aintzat harturik aipatu deialdiaren hamargarren oinarrian ezarritakoa,
EBAZTEN DUT:
1. Óscar Catalán Infantes izendatzea Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko funtzionario, eta hutsik dagoen obretako langilearen lanpostua (46005 zenbakia) adjudikatzea.
2. Ezartzea 2024ko abenduaren 16an jabetu behar duela lanpostuaz. Deialdiaren 10.5 oinarriarekin bat, ez bada lanpostuaz jabetzen ezarritako egunean, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko ditu toki-erakunde honetako funtzionario izateko.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Zizur Nagusian, 2024ko azaroaren 27an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2417613