2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, lantegiko monitorearen lanpostu hutsa bete dadin oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Jose Vicente Monmeneu Goicoechea izendatzen da Eguesibarko Udaleko lantegiko monitore, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako, eta betetzen dituelako deialdiko oinarrietan ezarritako baldintzak. Hortaz, plantilla organikoan 6.19 zenbakia duen lanpostuari atxikiko zaio. Eguesibarko Udaleko alkatearen 3642/2024 Ebazpenaren bidez egin da izendapena, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen proposamenari. Hori dena, honako deialdi honen esparruan: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin lantegiko monitorearen lanpostu hutsa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei jarraikiz.
2024ko abenduaren 30ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2024ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2417948