2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Zerbitzu anitzetako enplegatuaren izendapena eta kontratazioa Tutera-Kultura tokiko enpresa-erakunde publikorako. Langileak egonkortzeko prozesua
Tutera-Kultura tokiko enpresa-erakunde publikoko buruaren 84. Ebazpena, abenduaren 12koa.
Alkatearen 2357. Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez bete zitezen C eta D mailako lanpostu huts batzuk, besteak beste, zerbitzu anitzetako enplegatuarena, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori dena, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Tuterako Udalak eskainitako lanpostu hutsekin batera, ekonomiaren printzipioari jarraikiz, Tutera-Kultura tokiko enpresa-erakunde publikoko lanpostu hau ere sartu zen:
LANPOSTUAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA |
1972D03802 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | D | Lan-kontratuduna | Osoa |
Hautapen prozesua amaituta, deialdiko baldintzak bete eta puntuaziorik handiena eskuratu duten izangaien aldeko izendapen proposamenak argitaratu dira Tuterako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.
Horiek horrela,
ERABAKITZEN DA:
Lehena.–María Dolores Gil Borao iraupen mugagabeko lan-kontratudun langile izendatzea Tutera-Kultura tokiko enpresa-erakunde publikoan, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko (maila: D, plantilla organikoko zenbakia: 1972D03802).
Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 23an jabetu behar du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, ez badu jabetza hartzen, eskubide guztiak galduko ditu iraupen mugagabeko lan-kontratudun langile izateko Tutera-Kultura tokiko enpresa-erakunde publikoan.
Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.–Erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; beraz, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke haren kontra hautara (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazteko izapidean dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte):
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Tuteran, 2024ko abenduaren 12an.–Tutera-Kultura tokiko enpresa-erakunde publikoko burua, Iciar Les Urra.
Iragarkiaren kodea: L2418326