258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, C eta D mailetako lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko Tutera-Kultura tokiko enpresa-erakunde publikoan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrazioko erdi mailako teknikaria, kulturako teknikari laguntzailea, museoetako laguntzailea eta zerbitzu anitzetako enplegua izendatzea

Tutera-Kultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren batzorde betearazlearen erabakia, 2024ko abenduaren 11ko bilkuran hartutakoa.

Batzorde betearazlearen 2022ko azaroaren 29ko erabakiaren bidez (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 12an), deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, Tutera-Kultura tokiko enpresa-erakunde publikoan aritzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Hauek ziren deialdiko lanpostu hutsak:

PLAZAREN ZENBAKIA
PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

0672B09801

Administrazioko erdi mailako teknikaria

B

Lan-kontratuduna

Osoa

0502C01601*

Kulturako teknikari laguntzailea

C

Lan-kontratuduna

Osoa

0677C01301

Museoetako laguntzailea

C

Lan-kontratuduna

Osoa

1972D03801

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratuduna

Osoa

* Kulturako teknikari laguntzailearen plantilla organikoko kodea ez da zuzena. Izan ere, 0874C12001 kodea du plantilla organikoan.

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua Udalaren izen bereko gainerako lanpostuekin batera kudeatu da. Hortaz, beste izendapen independente bat eginen da.

Deialdiko gainerako lanpostuak betetzeko prozesua amaituta, deialdiko baldintzak bete eta puntuaziorik handiena eskuratu duten izangaien aldeko izendapen proposamenak argitaratu dira Tuterako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.

Horiek horrela,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Inés Lahoz García iraupen mugagabeko lan-kontratudun langile izendatzea Tutera-Kultura tokiko enpresa-erakunde publikoan, erdi mailako teknikariaren lanpostuan aritzeko (B maila, plantilla organikoko zenbakia: 0672B09801).

Bigarrena .–Ana González Jiménez iraupen mugagabeko lan-kontratudun langile izendatzea Tutera-Kultura tokiko enpresa-erakunde publikoan, kultura teknikari laguntzailearen lanpostuan aritzeko (C maila, plantilla organikoko zenbakia: 0874C12001).

Hirugarrena.–Izaskun Gamen Burgaleta iraupen mugagabeko lan-kontratudun langile izendatzea Tutera-Kultura tokiko enpresa-erakunde publikoan, museoetako laguntzailearen lanpostuan aritzeko (C maila, plantilla organikoko zenbakia: 0677C01301).

Laugarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 18an jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, ez badu jabetza hartzen, eskubide guztiak galduko ditu iraupen mugagabeko lan-kontratudun langile finko izateko Tutera-Kultura tokiko enpresa-erakunde publikoan.

Bosgarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Tuteran, 2024ko abenduaren 11n.–Lehendakaria, Iciar Les Urra.

Iragarkiaren kodea: L2417992