258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen B mailako lanpostu huts batzuk (Fagot eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailea, Tronpa eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailea, Musikaterapia eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailea) eta C mailako beste batzuk (sukaldaria), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Amaitu da B eta C mailako lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko prozesua, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, eta kalifikazio-epaimahaiek izendapen proposamenak egin dituzte. Deialdia onetsi zen Tuterako Udaleko alkatearen azaroaren 29ko 2396/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 12an), eta jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean (Enplegu Publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituena) ezarritakoari.

Alkatetzaren abenduaren 9ko 4162/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lehena.–Moisés Irisarri Antón izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, lanaldi partzialean, B mailako Fagot eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzaile lanpostuan aritzeko (plantilla organikoko zenbakia: 2213B09801).

Alkatetzaren abenduaren 9ko 4163/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lehena.–Aitor Roger Alba izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, lanaldi partzialean, B mailako Tronpa eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzaile lanpostuan aritzeko (plantilla organikoko zenbakia: 2213B09101).

Alkatetzaren abenduaren 9ko 4164/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lehena.–Inés Royo Sesma izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, lanaldi partzialean, B mailako Musikaterapia eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzaile lanpostuan aritzeko (plantilla organikoko zenbakia: 2213B09121).

Alkatetzaren abenduaren 9ko 4158/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lehena.–Honako hauek izendatzea lanaldi partzialeko langile lan-kontratudun finko Tuterako Udalaren zerbitzuan aritzeko:

–Eva Ayala Aznar, sukaldari lanpostua betetzeko (plantilla organikoko zenbakia: 1713C01702, maila: C, destinoa: María Reina Haur Eskola).

–Marta García García, sukaldari lanpostua betetzeko (plantilla organikoko zenbakia: 1713C02102, maila: C, destinoa: Santa Ana Haur Eskola).

Bigarrena.–2024ko abenduaren 16a izanen da lanpostu hutsez jabetzeko eguna, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Hirugarrena.–Aditzera ematea ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Tuteran, 2024ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2417870