2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, nekazaritzako ingeniari teknikoaren lanpostu hutsa (B mailakoa) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Prozesua bukatuta B mailako nekazaritzako ingeniari teknikoaren lanpostu huts bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari (deialdia onetsi zen Tuterako Udaleko alkatearen azaroaren 29ko 2396/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an), eta bat etorriz kalifikazio-epaimahaiek eginiko izendapen-proposamenarekin.
Alkatetzaren azaroaren 29ko 4131/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Lehenbizikoa.–Francisco Domínguez Salvatierra Tuterako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, nekazaritzako ingeniari teknikoaren lanpostuan aritzeko (B maila, lanaldi osoa; plantilla organikoko zenbakia: 1612B04501).
Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 9an jabetu beharko du lanpostuaz, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko).
Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, salbu behar bezala justifikatutako ezinbertzeko kasuetan, galduko ditu Tuterako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Laugarrena.–Aditzera ematea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Tuteran, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2417571