258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Industria-ingeniari tekniko lanposturako izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko abenduaren 9an egindako bilkuran:

Iruñeko Udalaren eta haren Erakunde Autonomoen zerbitzurako aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion industria-ingeniari tekniko lanpostu bat sartzeko prozeduraren bidez eta salbuespenezko merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko hautapen-prozesua amaituta, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan, argitaratutako deialdiarekin bat etorrita egin baita, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 Legean xedatutakoarekin bat, hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eskatutako agiriak behin aurkeztuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Antonio Izquierdo Somovilla, 1-200209-6 plaza esleituta.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 30ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko abenduaren 9an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2417918