258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, euskara itzultzaile aritzeko hiru (3) lanpostu oposizio bidez betetzeko. Plaza bat bete gabe deklaratzea

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 9an egindako bileran, honako erabaki hau hartu zuen:

Behin Iruñeko Udalaren zerbitzura euskara itzultzaile aritzeko hiru (3) lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik, bat etorriz hala 2019ko maiatzaren 7ko Erabakiaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi eta 2019ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16koan, argitaratutako deialdiarekin nola hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 20an, erabakia hartu zuen Sergio San José Cosme jauna, Aitor Blanco Leoz jauna eta Idoia Vaquero Legarra andrea izendatzeko.

Geroago, Aitor Blanco Leoz jaunari eta Idoia Vaquero Legarra andreari beraiek eskatutako borondatezko eszedentzia eman ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak, uztailaren 4an egindako bilkuran, erabaki zuen Ainhoa Hualde Caballero andrearen eta Tomás Arzubialde Elicegui jaunaren izendapen osagarria.

Egiteko zeukan epean, Tomás Arzubialde Elicegui jaunak borondatezko eszedentzia eskatu zuen plazaren jabetza noiz hartu eta hortik aitzina, lanean ari zelako beste administrazio bateko beste lanpostu batean, eta eman zitzaion.

Deialdian probak gaindituta dituen beste ezein izangairik ez dagoenez, zilegi da plaza hori bete gabe deklaratzea.

Horrenbestez, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Bete gabe deklaratzea 1-100600-7 zenbakiko itzultzaile plaza.

2. Agintzea hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko abenduaren 9an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2417907