258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdiak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuak. Udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzaileak izendatzea

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko azaroaren 27an egindako bilkuran:

Amaitu da lanpostu huts hauek oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesua:

–Udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzaileen 3 lanpostu.

Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion. Hala, bat etorriz enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean erabaki bidez onetsitako deialdiaren arabera, zeina NAOn argitaratu zen, 2022ko abenduaren 19an (254. zk.), epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen puntuaziorik altuena lortu eta zegokien deialdian eskaturiko baldintzak betetzen zituzten izangaien alde, deialdian eskaini zen lanpostu kopuruaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea José Manuel Pérez Iribarren, Fernando Nuin Gurbindo eta Raúl García Morales, eta honako plaza huts hauek esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:

LANPOSTUA

IZENDATUA

ESLEITUTAKO
PLAZA

UDAL-INSTALAZIOETAKO FUNTZIONAMENDUKO LAGUNTZAILEA

JOSÉ MANUEL PÉREZ IRIBARREN

1-402900-237

FERNANDO NUIN GURBINDO

1-402900-70

RAUL GARCÍA MORALES

1-402900-82

2. Agintzea izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 30ean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko azaroaren 27an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2417648