258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Gizarteratzeko goi-mailako teknikariak, Musika Hizkuntzako irakasleak, Udaleko kontu-hartzailea eta familia-langileak izendatzea

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko azaroaren 27an egindako bilkuran:

Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, lanpostu huts batzuk betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion, eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzekoak ziren, sarrera-prozedura tarteko. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen puntuaziorik handiena lortu eta deialdian eskaturiko baldintzak betetzen zituzten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera.

Proposatutako izangaien artean, M.ª Eugenia Pérez Mateok, "gizarteratzeko goi-mailako teknikari" izendatzeko proposatutako izangaiak, eta Ana Victoria Ruiz Montesek, "familia-langile" izendatzeko proposatutako izangaiak, ezin izan dituzte eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu, ezinbesteko kausa baten ondorioz.

Gainerako izangaiek epearen barruan aurkeztu dituzte eskatutako agiriak, eta egiaztatu da eskatutako betekizunak betetzen dituztela. Hori horrela, egokia da izendapena egitea.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea María Concepción Urdaniz Fonseca, Ana Isabel Aragonés Martínez, María José Lizarraga Garciandia, María Iciar Lizaur Andueza, Pedro María Viguria Sánchez, Fernando Santamaría Recarte, Beatriz Napal Alfaro, María Pilar Arraiz Marmaun, Arantxa Vega Osés, David Soberanas Carmona, Ana María Huici Fernández, Zoraida Goñi Arroyo, María Dolores Francés Mellado, Asunción Domínguez Bueno, María Belén Minondo Verdú, Susana Sánchez Ochandiano, Belén Valencia Azpiroz, María Huarte Guillén, José Antonio Olaizola Elorza eta Abel Álvarez Páez, eta horiei lanpostu hutsak esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:

LANPOSTUA

IZENDATUA

ESLEITUTAKO
LANPOSTUA

GIZARTERATZEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

MARÍA CONCEPCIÓN URDANIZ FONSECA

1-302300-96

ANA ISABEL ARAGONÉS MARTÍNEZ

1-302300-89

MARÍA JOSÉ LIZARRAGA GARCIANDIA

1-302300-90

MARÍA ICIAR LIZAUR ANDUEZA

1-302300-98

PEDRO MARÍA VIGURIA SÁNCHEZ

1-302300-79

FERNANDO SANTAMARÍA RECARTE

1-302300-84

BEATRIZ NAPAL ALFARO

1-302300-86

MARÍA PILAR ARRAIZ MARMAUN

1-302300-95

ARANTXA VEGA OSES

1-302300-85

DAVID SOBERANAS CARMONA

1-302300-94

ANA MARÍA HUICI FERNÁNDEZ

1-302300-91

ZORAIDA GOÑI ARROYO

1-302300-100

MARÍA DOLORES FRANCÉS MELLADO

1-302300-92

ASUNCIÓN DOMÍNGUEZ BUENO

1-302300-99

MARÍA BELÉN MINONDO VERDU

1-302300-93

SUSANA SÁNCHEZ OCHANDIANO

1-302300-88

MUSIKA-HIZKUNTZAKO IRAKASLEA

BELÉN VALENCIA AZPIROZ

1-202901-5

MARÍA HUARTE GUILLÉN

1-202901-6

JOSÉ ANTONIO OLAIZOLA ELORZA

1-202901-7

UDALEKO KONTU-HARTZAILEA

ABEL ÁLVAREZ PAEZ

1-100900-1

2. Iruñeko Udaleko lan-kontratudun langile izendatzea Patricia Raya Goñi, Ana Belén Giles Olaya, Simón Ahechu Agarraberes, Amaya Aldasoro Azcárate eta María del Mar García Blanco, eta horiei lanpostu hutsak esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:

LANPOSTUA

IZENDATUA

ESLEITUTAKO
LANPOSTUA

FAMILIA-LANGILEA

PATRICIA RAYA GOÑI

2-408200-90

ANA BELÉN GILES OLAYA

2-408200-130

SIMÓN AHECHU AGARRABERES

2-408200-140

AMAYA ALDASORO AZCÁRATE

2-408200-95

MARÍA DEL MAR GARCÍA BLANCO

2-408200-126

3. Epearen zenbaketa etetea M.ª Eugenia Pérez Mateo eta Ana Victoria Ruiz Montesen kasuan, egiaztatu duten ezinbesteko egoerak dirauen bitartean.

4. Agintzea izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 23an hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

6. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Fora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko azaroaren 27an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2417321