2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdiak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuak. Zuzenbideko lizentziadunaren, Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren eta Familia-langilearen lanpostuen izendapenak
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko azaroaren 27an egindako bilkuran:
Amaitu da lanpostu huts hauek oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesua:
–Zuzenbideko lizentziaduna, 1 lanpostu.
–Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria, 2 lanpostu.
–Familia-langilea, 12 lanpostu.
Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion. Hala, bat etorriz enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean erabaki bidez onetsitako deialdien arabera, zeinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, 2022ko 254.ean, abenduaren 19koan, epaimahaiek izendapen proposamena aurkeztu zuten puntuaziorik altuena lortu eta zegokien deialdian eskaturiko baldintzak betetzen zituzten izangaien alde, deialdian eskaini zen lanpostu kopuruaren arabera.
Proposatutako izangaien artean, María Soledad Nuin Anizek eta Ana Montávez Pastranak, "familia-langile" izendatzeko proposatutako izangaiek, ezin izan dituzte eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu, ezinbesteko kausa baten ondorioz.
Izangaiek epearen barruan aurkeztu dituzte eskatutako agiriak, eta egiaztatu da eskatutako betekizunak betetzen dituztela. Hori horrela, egokia da izendapena egitea.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea María Isabel Segura Martínez, Raquel Ceres Salas Encinar eta María del Carmen Iriarte Bazterra, eta horiei lanpostu hutsak esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
ZUZENBIDEAN LIZENTZIADUNA | MARÍA ISABEL SEGURA MARTÍNEZ | 1-100505-18 |
GIZARTERATZEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA | RAQUEL CERES SALAS ENCINAR | 1-302300-80 |
MARÍA DEL CARMEN IRIARTE BAZTERRA | 1-302300-97 |
2. Iruñeko Udaleko langile lan-kontratudun izendatzea Marleth Janeth López Mairena, Amaya Díaz Sádaba, María Covadonga Lecumberri Olaiz, Charito Teresa Bustos Mora, Nuria González de Langarica Sesma, María Helena Ibañez Ezquer, María Esther Abaigar Azpilicueta, Ana Isabel Hernández Rodríguez, Beatriz Beorlegui Navarlaz eta María Carmen Induráin Berrade, eta horiei lanpostu hutsak esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
FAMILIA-LANGILEA | MARLETH JANETH LÓPEZ MAIRENA | 2-408200-86 |
AMAYA DIAZ SÁDABA | 2-408200-81 |
MARÍA COVADONGA LECUMBERRI OLAIZ | 2-408200-114 |
| CHARITO TERESA BUSTOS MORA | 2-408200-115 |
NURIA GONZÁLEZ DE LANGARICA SESMA | 2-408200-132 |
MARÍA HELENA IBAÑEZ EZQUER | 2-408200-133 |
MARÍA ESTHER ABAIGAR AZPILICUETA | 2-408200-135 |
ANA ISABEL HERNÁNDEZ RODRÍGUEZ | 2-408200-137 |
BEATRIZ BEORLEGUI NAVARLAZ | 2-408200-138 |
MARÍA CARMEN INDURAIN BERRADE | 2-408200-139 |
3. Epearen zenbaketa etetea María Soledad Nuin Aniz eta Ana Montávez Pastranaren kasuan, egiaztatu duten ezinbesteko egoerak dirauen bitartean.
4. Agintzea izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 23an hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
6. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko azaroaren 27an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2417318